martes, 21 de noviembre de 2017

ekosistema

Ekosistema: Ekosistema bat toki batean bizi diren izaki bizidunak eta beraien arteko eta ingurunearekin sortutako harremanen multzoa da.


Resultado de imagen de ekosistema
Hau da ekosistema batean bi atal daude: biotopoa eta biozenosia.
Biotopoa: ingurumena da eta bera deskribatzen duten faktore guztiak (tenperatura, materialak…)
Biozenosia: ekosistema batean bizi diren izaki bizidunen multzoa da.
Izaki bizidunen harremanak bi motatakoak izan daitezke:
• Interespezifikoak: espezie desberdinen arteko harremanak (sinbiosia, mutualismoa…)
Intraespezifikoak: espezie berdinaren arteko harremanak (taldea, familia, gizartea,…)

Resultado de imagen de ekosistema


Motak: GUNE ATLANTIARRA
Pagadia: Pagoaren basoa. 400-500 m-tik gora 1500 m arte agertzen dira gune batzuetan baso zabal eta irekiak sortuz.
Hariztia: Haritzaren basoa. 0 m-tik 500 m arte agertzen dira. Haritza hainbat espezie agertzen dira: Quercus robur eta Q pyrennaica batez ere. Baso honetan beste landare batzuk ager daitezke lotuta.
Itsas-pinudia: Pinus maritima zuhaitza agertzen da. Kostaldean. Oso leku gutxietan geratzen da kostaldeko ekosistemak desagertarazi zirelako leku askotan.
Ibai ertzetako basoa: Ibai ertzeetan oso baso berezia sortzen da: urritzak, sahatsak, urkiak, altzak, astigarrak,…
Landa: Zuhaitzik gabeko eta belarrez betetako gunea. Landareak belarrak dira, gramineak eta hirustak, sasi batzuk, iratzeak,…. Abereak elikatzeko erabiltzen dira.
 Artadi kantauriarra: Kostaldeko gune askotan irauten duen basoa. Artea da zuhaitz nagusia eta beste zuhaixka eta belar askorekin lagunduta dago (ezpela, Q rotundifolia, gurbitza, otso-mahatsa, …) Itsaslabarra: Harkaitzez betetako gune bertikala. Itsas ertzean topatzen ditugu, beraz, hemengo landareak gazitasunera egokituta daude. Landare txikiak eta zuhaixka txiki batzuk.
 Marearteko eremua: Marea goran ur-azpian geratzen dena eta marea beheran airean geratzen dena hartzen duen gunea. Arroka artean putzuak geratzen dira ordu batzuz eta bertan itsasoko animali asko (anemonak, aktiniak, itsas-trikuak, itsas-izarrak,…) eta algak bizi dira Padura: Ibaiko ur geza eta itsasoko ur gazia elkartzean sortzen den eremua. Gune lokatztua landare endemiko batzuk dituena (Halimium, Salicornia, …) eta animalia berezi batzuk dituena (hegazti limmikolak, labanak, poliketo asko Nereis moduan,…)
Dunak: Hare pilaketak dira. Kostaldeko leku batzuetan geratzen dira. Landare bereziak daude Euporbia bezala. 

Resultado de imagen de ekosistema

GUNE MEDITERRANEOA

 Artadia: Artea da zuhaitz nagusia eta beste zuhaixka eta belar askorekin lagunduta dago (ezpela, Q rotundifolia, gurbitza, otso-mahatsa, …) Hariztia: 300 m-tik 600 m arteko basoa. Quercus petraea eta Q pyrenaica agertzen dira.
Iñarradia: Iñarra zuhaixkaren hainbat espezie agertzen dira (Erica vagans, E cinerea, E tetralix, E scoparia), elorri batzuk (Genista scorpius, Crataegus monogyna), hosto-zuria (Sorbus aria) lagunduta.
Pinudia: Pinus radiata edo Pinus sylvestris espezieen landaketak edo basoak.
Basamortua: nafarroako hegoaldean agertzen den ekosistema (Bardeak). Landare gutxi.
Ibai-ertzetako basoak: Ibai ertzeetan oso baso berezia sortzen da: zurzuria, zumarrak, urkiak, altzak, elorri zuria,  astigarrak…


GUNE MENDITSUA
 Landa: Zuhaitzik gabeko eta belarrez betetako gunea. Landareak belarrak dira, gramineak eta hirustak, eta lore oso txikiak.
 Harkaitza: Arrokaz osatutako gune bertikala. Landare gutxi daude, hazteko lur gutxi behar duten landareak daude. Animalien artean hegazti asko batez ere harrapariak (saia, arranoa, …)

No hay comentarios:

Publicar un comentario